logotipo asociacion profesional de asesores fiscales del pais vasco
biblioteca de la asociación sede asociación y pasarela calatrava piezas puzzle azul logo agenda roja bolígrafos apafpv sede y oficina de la asociación sala de juntas y reuniones de la asociación

Administrazioarekin harremanak bitarteko elektronikoz izatera behartutako kolektibo berriak

2017/09/29


hacienda 2017 gipuzkoa

Internet bidezko tramiteak


Urriaren 2tik aurrera zabaldu egingo da Gipuzkoakao Ogasunarekin harremanak bitarteko elektronikoz izateko behartutako kolektiboa, zerga arloko tramiteetan eta komunikazioetan, araudi forala urriaren 1eko 39/2015 legearen xedapenetara egokitzen duen 320/2017 Foru Arauarekin bat eginez.


Hain zuzen ere, hauexek izango dira behartutako pertsonak eta entitateak:


1. Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, 14. artikuluko 2. apartatuan aipatzen dituen subjektuak:

  • Pertsona juridikoak.
  • Nortasun juridikorik gabeko erakundeak (ondasun erkidegoak, jabeen komunitateak, sozietate zibilak, �)
  • Diharduten lanbidean jarduteko elkargo bateko kide izan behar dutenak, jarduera hori dela-eta egin behar dituzten izapide eta jarduketetarako. Kolektibo horretakotzat joko dira beti notarioak, jabetzaren erregistratzaileak eta merkataritza-erregistratzaileak.
  • Administrazioarekiko harremana elektronikoki izatera behartua dagoen interesdun baten ordezkari direnak.
  • Administrazio publikoetako enplegatuek enplegatu publiko izateagatik administraziookin egiten dituzten izapide eta jarduketetarako, administrazio bakoitzak erregelamenduz zehazten duen eran.

2. Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunak, establezimendu iraunkor bidez jarduten dutenean, eta, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga arautzen duen abenduaren 10eko 16/2014 Foru Arauak 24.2 eta 38. artikuluetan aipatzen dituen kasuetan daudenean.


3. Profesional izaera dutenak, beren izenean eta beraiek ordezkatzen dituztenen izenean jarduten direnean (nahiz eta azken horiek behartuta ez egon).



Informazio gehiago


Lotura: Foru agindua 320/2017



Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia