logotipo asociacion profesional de asesores fiscales del pais vasco
biblioteca de la asociación sede asociación y pasarela calatrava piezas puzzle azul logo agenda roja bolígrafos apafpv sede y oficina de la asociación sala de juntas y reuniones de la asociación

ZergaBidea - 2017ko errenta aitorpenaren 2. ordainketa Internet, mekanizatua eta proposamena

2018/07/11


renta 2017 gipuzkoa

Zergak


Kanpaina amaituta, ZergaBidea plataforman jarri dira modalitate mekanizatua eta proposamena erabiliz aurkezten diren 2017ko errenta aitorpenak. Hori dela-eta, ZergaBidea plataforman orain posible da 2017ko edozein errenta aitorpen kontsultatzea.


2017ko errenta aitorpena ordaintzera atera bada eta ordainketa zatikatuta badago, oraindik bigarren ordainketa egitea falta zaio, zorraren %40 hain zuzen.


Bi egoera:

- Lehen ordainketa helbideratzea aukeratu bazen (%60), gainerako %40a ere bankutik helbideratuko da (2018/11/12an). Zergabidea plataformatik ordainketa aurreratu daiteke ordainketa-gutuna edo ordainketa-pasabidea erabilita.


- Lehen ordainketa egiteko (%60) ordainketa-gutuna edo ordainketa-pasabidea aukeratu bazen, ZergaBidea plataforman aukeratu beharko da nola egin nahi den bigarren ordainketa (%40).


Bestalde, helbideratze kontua ere aldatu daiteke, baita ordainketa zatikatu edo geroratu ere.



Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia