logotipo asociacion profesional de asesores fiscales del pais vasco
biblioteca de la asociación sede asociación y pasarela calatrava piezas puzzle azul logo agenda roja bolígrafos apafpv sede y oficina de la asociación sala de juntas y reuniones de la asociación

Amatasun/aitatasun prestazioaren erreklamazioa

2019/01/24


maternidad gipuzkoa

Gipuzkoako Foru Ogasunak erabaki du bat egitea Auzitegi Gorenarekin, amatasun bajagatik jasotzen diren ordainketak PFEZetik salbuetsita daudela adierazi baitu berriki emandako sententzia batean. Doktrina hau aitatasun bajagatik jasotzen diren ordainketei ere aplikagarritzat hartu du. Neurriak Gipuzkoako zergadunei eragingo die.


Nortzuk eska dezakete erreklamazioa?


Amatasun/aitatasun prestazioak salbuesteagatik dagokien itzulketa lortzeko, zergadunek preskribatuta ez dauden ekitaldietako errenta zergaren aitorpenak (2014 eta 2017 bitartekoak) zuzendu daitezela eskatu behar dute.


Adi: 2018ko prestazioak hurrengo errenta kanpainan erregularizatuko dira, urte horretako errenta aitorpena aurkezten denean.


Nola eska daiteke erreklamazioa?


Itzulketa eskatzeko bi aukera daude:

  • Zergabidea plataforma bidez (identifikazio elektronikoa beharrezkoa da)
  • Erreklamazio formularioa bidez (PDF). Jatorrizkoa eta fotokopia aurkeztuko dira:
    • Herritarren arretarako bulegoetan
    • Edozein Administrazioko erregistroan
    • Postaz, ondorengo helbidera zuzenduta: Gipuzkoako Foru Ogasuna, Errenta atala, Errotaburu Pasealekua 2, 20018 Donostia

Beste agiririk aurkeztu behar da?


Ez, zergadunek ez dute agiririk aurkeztu behar eskaerarekin batera.


INSS-ek amatasun/aitatasun bajagatik ordaindu diren prestazioen datuak emango dizkio Ogasunari.


Informazio gehiago


  • Baldin eta eskatzailearen ezkontideak edo izatezko bikoteak prestazioaren itzulketaren eskaera aldez aurretik egin badu, ulertuko da itzulketa bi kideek eskatu dutela eta ez da beharrezkoa izango eskaera berriro aurkeztea.
  • Bere garaian PFEZaren aitorpena aurkeztu ez zuenak, itzulketa lortzeko, orain aitorpena aurkeztu beharko du.
  • Itzulketa hau lehenago eskatu dutenek, Ogasunetik erantzuna jaso badute, eta erantzun hori dagoeneko irmoa bada, ezingo dute berriro eskaera egin.



Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia